Barneko Informazio Sistema (BIS)

Zer da BIS?

Barneko Informazio-Sistema bat da. Sistema honi esker pertsonek aukera dute BEAZi erakundearekin duten lan-harremanaren edo harreman profesionalen ondorioz ezagutu ahal izan dituzten irregulartasunen berri emateko. Sistemak gertakariak informatzailea babesteko bermearekin ikertzeko aukera ematen du.

BIS BEAZek 2019/1937 (EB) Zuzentarauarekin eta informatzaileak babesteari buruzko Estatuko legediarekin duen konpromisoa da.

BISen oinarriak hauek dira:

  • Printzipioak:
    • Legezkotasuna.
    • Irisgarritasuna.
    • Gardentasuna.
    • Eraginkortasuna.
    • Objektibotasuna.
    • Segurtasuna.
  • Erantzukizuna: ORSII-BISOA Barneko Informazio-Sistemaren Organo Arduraduna da, eta pertsona baten esku uzten du sistemaren kudeaketa eta ikerketa-espedienteen izapidetzea.
  • Kanalak: informazioa aurkezteko BEAZek eskuragarri jartzen dituen bideak.
  • Prozedura: hartutako informazioak jaso, izapidetu eta ebazteko orduan informazioen kudeaketak babes-, konfidentzialtasun-, objektibotasun- eta eraginkortasun-betebeharrei erantzuten die.
  • Sistema informatikoa: diseinutik konfiguratuta dago informazioa segurua eta konfidentziala dela bermatzeko, eta euren kasuaren jarraipena egiterakoan informatzaileek anonimotasuna izan dezaten.

BISaren bidez BEAZen jarduketa hauen berri eman dezakezu:

  • Arau-hauste penal eta administratibo larriak eta oso larriak (Espainiako legeriaren barruan eta, kasu guztietan, eta Ogasun Publikoa edo Gizarte Segurantza urratzen dutenak).
  • Europar Batasuneko legediaren aurkako ekintzengatiko arau-hausteak, baldin eta Batasunaren finantza-interesei eragiten badiete edo bere barne-merkatuan eragiten badute (EB 2019/1937 Zuzentarauaren eranskineko egintzak).

Jasotako informazio guztiak prozeduraren arabera tratatuko dira, zorroztasunez, objektibotasunez eta konfidentzialtasunez.

BEAZekin lan-harreman edo harreman profesionalen bat edukitzeagatik gure erakundearen barruan ustezko irregulartasunei buruzko informazioa dutenak.

Horien barruan sartzen dira:

  • BEAZko  langileak.
  • Besteren konturako langileak.
  • Langile autonomoak.
  • Erakunde baten akziodunak edo administrazio-, zuzendaritza- edo ikuskapen-organoa osatzen duten pertsonak.
  • Boluntarioak, bekadunak eta praktiketako langileak.
  • BEAZen kontratistentzat, azpikontratistentzat eta hornitzaileentzat lan egiten duten pertsonak.
  1. Komunikazioa aurkeztea. Informatzaileak irregulartasunaren berri ezarritako kanal elektronikoen bidez eman ahal izango du, bere burua identifikatuz edo modu anonimoan. Aurrez aurreko hitzordua eskatuz ere egin dezake.
  2. Komunikazioa berrestea. Gehienez ere 7 eguneko epean, informatzaileak informazioa sisteman behar bezala erregistratu dela adierazten duen hartu-agiria jasoko du.
  3. Kasuaren jarraipena. Informatzaileak bere kasuaren egoera kontsultatu ahal izango du webguneko gune pribatu eta anonimo batean, komunikazioari alta ematean jasotzen duen gakoa eta pasahitza erabiliz.
  4. Komunikaziorako sarbidea eta komunikazioa onartzea. Jasotako informazioa eskuratzeko aukera BISA, Barneko Informazio-Sistemaren Arduradunak, baino ez du. Sistema kudeatzeko ordezkariak informazioa ez onartzeko arrazoirik dagoen aztertuko du; eta delitu-zantzurik ikusten badu, zuzenean bidaliko du Fiskaltzara.
  5. Ikerketaren hasiera. Informazioa onartzen bada, BISOA gertakariak ikertzen hasiko da. Prozesuak informatzailearen konfidentzialtasuna eta nortasunaren babesa bermatuko ditu.
  6. Informazioa egiaztatzea eta zabaltzea. Ikerketak irauten duen bitartean beharrezko jarduketak egingo dira informatutako egitateak egiazkoak direla baieztatzeko. Jasotako jatorrizko informazioa zabaltzeko ahalegina egingo da eragindako pertsonek emandako beste informazio gehigarri batekin (datuak, agiriak,…). Pertsona horiek ezin izango dute inoiz informatzailearen nortasuna ezagutu.
  7. Ikerketaren epeak. Prozesuak gehienez 3 hilabete iraungo du, informazioa jasotzen denetik zenbatuta. 6 hilabetera arte luzatu ahal izango da kasuaren konplexutasunak hala eskatzen badu. Amaitzeko aurreikusitako data informatzaileari eta eragindako pertsonari jakinaraziko zaie.
  8. Ikerketaren amaiera. Ikerketari amaiera ematen dion ondorioen azken txostenak honako hauek zehaztuko edo eragingo ditu:
    • Espedientea artxibatzea. Irregulartasuna benetakoa den ebidentziarik ez badago.
    • Jarduteko proposamena. Hala badagokio, zehapen-espedientea irekitzeko eskumena duen organoari bidaliko zaio.
    • Fiskaltzara bidaltzea, delitu-zantzurik ikusten bada.

    Informatzaileak eta eraginpekoak jakinarazpena jasoko dute, txostenaren emaitzarekin eta prozesuaren amaierarekin batera.

BISaren arduraduna kide anitzeko organoa da (BISOA), modu autonomo eta independentean diharduena. Organo hori BEAZen administrazio-organoak izendatzen du.

Ustezko arau-hauste baten informatzailea bazara:

  • Irregulartasun-susmoen berri eman ahal izango duzu, zure datuak emanez edo modu anonimoan. Baina horretarako beharrezkoa da:
    • Irregulartasuna BEAZekiko lan-harreman edo harreman profesional baten testuinguruan ezagutu izana. 
    • Fede onez jokatzea; legearen edo interes orokorraren aurkako interes faltsurik gabe; horrela jokatzeak zigorra ekar lezake.
  • Helarazten diguzun informazio guztia konfidentzialtasun osoz tratatuko dugu. Zure nortasunari buruzko datu guztiak bakarrik ezagutu ahal izango dituzte legez baimendutako pertsonek.
  •  Informazioak eragindako pertsonek ez dituzte, inola ere, datu horiek ezagutuko.
  • Ustezko arau-hauste baten berri emateak ezin izango dizu errepresaliarik ekarri. Ez zuri, ez zurekin zerikusia duen inori. Informatzailea 
  • Babesteko Legearen VII. tituluak  (arau-hauste administratibo larriei, oso larriei, penalei edo Europar Batasuneko Zuzenbidekoei aplikatzekoak) berariazko babes- eta laguntza-neurriekin bermatzen du eskubide hori.
  • Eman diguzun informazioa agintaritza judizial batek eskatzen badu, idatziz jakinaraziko dizugu, salbu eta horrek ikerketa edo prozedura judiziala arriskuan jar badezake.

Komunikazioak eragindako pertsonek eskubide hauek izango dituzte:

  • Errugabetasun-presuntzioa.
  • Euren burua defendatzea eta espedientearekiko irispidea (Informatzailea Babesteko Legeak ezartzen duenarekin bat)
  • Konfidentzialtasuna (euren identitate, gertakari eta prozeduraren datuekikoa).

BIS lehentasunezko bidea da administrazioko, zigor-arloko edo Europar Batasuneko zuzenbideko arau-hauste larri edo oso larrien berri emateko.

Hala ere, Informatzailea Babesteko Agintaritza Independentearen kanpoko kanalaren bidez ere jakinaraz ditzakezu, zuzenean edo gure barne-kanalen bidez informazioa eman ondoren.

Nola eman dezaket informazioa

Informazioa emateko gaitutako kanaletako batean sartu aurretik, eta informazioari dagokionez gauzak ahaztea edo zehaztasun-faltak saihesteko, ahalik eta datu gehien biltzea gomendatzen dizugu.

Datu horiek zenbat eta zehatzagoak izan, orduan eta errazagoa izango zaigu informazioa izapidetzea eta, hala badagokio, ikertzea.

Gertatutakoari buruz eman daitezkeen datuak:

  • Lekua, eguna eta ordua.
  • Eragindako pertsona edo pertsonak (ustez arau-haustea egin dutenak).
  • Bertaratutako pertsona edo pertsonak, balizko lekukoak izan daitezkeenak.
  • Gertaeren deskribapen zehatza.
  • Gertatutakoari lotutako ebidentziak.

Komunikazioa bidali ondoren informazio gehiago eman nahi baduzu, jarraipen-arloaren bidez jakinaraz diezagukezu (ikus beherago).

Pantailan hainbat eremu agertzen dira, beharrezko datuekin osa ditzazun.

Aurrez aurreko hitzordua ere eska dezakezu.

Formularioa bete eta igorri ondoren, erregistroa berretsiko dugu.

Sartzeko gako bat bidaliko dizugu, gurekin harremanetan jartzeko eta izapideen jarraipena egiteko. Gorde gako hori modu anonimoan informatu baduzu, ezingo baita berreskuratu.

Beste daturen bat eskatu behar badizugu ere kanal hau erabiliko dugu.

Jakinarazpena egin

Jarraipen-arloa

Gune hau jasotako komunikazio bakoitzerako webgunearen atal pribatu eta anonimoa da. Sartu ahal izateko segurtasunez iristeko eman dizkizugun sarbide-gakoak behar dituzu. Atal honen bidez honako hauek egin ditzakezu

  • Zure kasuaren izapidetze-egoera kontsultatu.
  • Gurekin komunikatu.

Joan jarraipen orrira

Datu pertsonalen babesa eta konfidentzialtasuna

BEAZen administrazio-organoak, BIS sortzeko organo arduraduna den aldetik, datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna da. Bere barneko informazio-sistema kudeatzeko beharrezkoak diren datu pertsonalak tratatuko ditu, otsailaren 20ko 2/2023 Legean, ustelkeriaren aurkako eta arauzko arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duen Legean, ezarritako bermeen arabera, eta Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskineko segurtasun-neurriak aplikatuz.

Informazio gehiago

Ohiko galderak

  • Segurtasuna eta konfidentzialtasuna direla eta, bakarrik  jakinarazpena identifikatuta egin bazen, helbide elektroniko bat emanez, berreskura daiteke,. Kasu horretan, mezu elektroniko bat bidaliko da, pasahitza berrezartzeko.

    Modu anonimoan egin bazen, beste komunikazio bat bidali beharko diguzu gertatutakoa adierazteko, gai bera dela jakin dezagun. Horrela, sarbide-gako berri bat lortuko duzu, guk zure aurreko komunikazioarekin erlazionatuko duguna.

  • Zure komunikazioa aztertu ondoren jarraitu beharreko bidea zein izango den jakinaraziko dizugu. Ikerketa bat hasten bada aurreikusitako amaiera-data jakinaraziko dizugu. Epe hori gehienez 3 hilabetekoa izango da, zure jakinarazpenetik zenbatzen hasita, edo 6 hilabetekoa, ikerketa konplexua bada. Ikerketa amaitzerakoan emaitza jasoko duzu.

  • Izan ere zure informazioak aukera ematen digulako integritate- eta betetze-helburuen aurkako BEAZen edozein jokabide hautemateko eta ezabatzeko.

  • EZ. Informazioa bidaltzeko inoiz ez zaizu eskatuko identifikatzeko. Modu anonimoan egin dezakezu, eta zure datuak ematea erabakitzen baduzu, horiek sistemaren kudeatzaileek baino ez dituzte ezagutuko, eta informazio hori ez zaie inola ere eragindako pertsonari edo pertsonei emango.

  • BAI. Komunikazio bat egiteagatik errepresaliarik jasan izan bazenu, arau-hauste administratibo oso larria izan liteke Informatzailea Babesteko Legearen arabera, eta, beraz, salaketa jar dezakezu, bai gure barne-kanalen bidez, bai zuzenean Agintaritza Independentearen kanpo-kanalaren bidez (ikus kanpoko kanalari buruzko informazioa webgunean).

  • BEAZen Barne Informazio Sistemaren bidez informazio-komunikazioak aurkeztu eta tramitatu daitezke. Komunikazioak honelakoak izan daitezke:

    Anonimoak: komunikazio hauetan ez dira inon agertzen informatzailearen izena eta datu pertsonalak (2/2023 Legea, 33.7 art.).

    Identifikatiboak: Informazioa ematen duen pertsonak bere datu pertsonalak adierazten ditu, hain zuzen ere izena, abizenak, nortasun agiriaren zenbakia eta helbide elektronikoa. Pertsona informatzaileak honako eskubide hauek dauz:

    • Bere izenaren berri hirugarrenei ez jakinarazteko eskubidea (2/2023 Legea, 33.1 art.). Lege horren arabera ahal den kasuetan baino ez da jakinaraziko.
    • Bere datu pertsonalen tratamenduan datuen babesaren eta informazioaren segurtasunaren arloetako arau hauetan ezartzen dena betetzeko eskubidea:
      • Europar Batasunaren Datuen Babesaren Erregelamendu Orokorra (DBEO), 2016/679, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa.
      • 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babestu eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.
      • 7/2021 Lege Organikoa, maiatzaren 26koa, arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatzen diren datu pertsonalak babesteari buruzkoa.
      • 2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteko dena.
      • 311/2022 Errege Dekretua, maiatzaren 3koa, Segurtasunaren Eskema Nazionala arautzen duena.
    • Datu pertsonalen babesaren inguruko eskubideak erabiltzeko eskubidea (DBEO, 15 - 22 art.).
    • Datuen babesaren inguruko informazioa jasotzeko eskubidea (DBEO, 13. eta 14. art.). Hona informazioa:
      • Tratamenduaren arduradunaren izena eta harremanetarako datuak.
      • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak.
      • Datu pertsonalak zertarako erabiliko diren eta horretarako oinarri juridikoak.
      • Datu pertsonalen hartzaileen kategoriak, egonez gero.
      • Noiz arte gordeko diren datu pertsonalak, edo, ezinezkoa denean, aldi hori ezartzeko erabiliko diren irizpideak.
      • Interesdunek eskubidea dutela tratamenduaren arduradunari eskatzeko datu pertsonalak eskuratzeko baimena, bai eta datuen babesari buruzko araudian ezartzen diren beste eskubide batzuk ere.
      • Kontrol-agintaritza baten aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea dagoela.
      • Datu pertsonalak zer kategoriatakoak (motak) diren.
      • Datu pertsonalen sorburuak.
  • Interesdunek datuak babesteko eskubideak erabili ahal dituzte datuen tratamenduaren arabera (DBEO, 15 - 22 art.). Komunikazioan aipatzen den pertsonak datuen tratamenduaren aurka egin nahi badu (DBEO, 21. art.), lehentasuna edukiko du datu pertsonalen tratamenduak, kontrako frogarik egon ezean.

    Interesdunak bi aukera dauzka bere eskubideak baliatzeko: idazkia bidal dezake BEAZen egoitza sozialera edo, bestela, gaituta egonez gero, BEAZen egoitza elektronikoa erabil dezake.

    Gainera, erreklamazioa aurkez dezake bidezko kontrol-agintaritzan.

  • BEAZek bere Barne Informazio Sistema kudeatzeko behar dituen datu pertsonalak tratatuko ditu. Horretarako, arau hauek edukiko ditu kontuan:

    • 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa (DBEO).
    • 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa (DBEDBLO).
    • 7/2021 Lege Organikoa, maiatzaren 26koa, arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatzen diren datu pertsonalak babesteari buruzkoa.
    • 311/2022 Errege Dekretua, maiatzaren 3koa, Segurtasunaren Eskema Nazionala arautzen (ENS) duena.
    • 2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteko dena (hemendik aurrera, IBL); VI. titulua.

    Jasotzen diren komunikazioak kudeatzeko ez dago kategoria bereziko datu pertsonalik tratatu beharrik (DBEO, 9.1 art.). Horregatik, datu pertsonalak kategoria berezikoak izanez gero, tratamendua:

    • Arau orokorra:

      Beharrezkotzat jotzen ez bada: datu pertsonalak berehala ezabatuko dira, eta ez dira erregistratuko ez tratatuko

    • Komunikazioa aztertuta:
      • Beharrezkotzat jotzen bada: horretarako, DBEOren 9.2 artikuluaren g) letran ezartzen dena gertatu behar da, hau da, tratamendua beharrezkoa izan behar da funtsezko interes publikokoengatik, Batasuneko edo estatu kideetako zuzenbidean oinarrituta. Interesa honelakoa izan behar da:
        • helburuaren proportziozkoa
        • datuak babesteko eskubidearen funtsa errespetatu behar da
        • berariazko neurri egokiak ezarri behar dira pertsona interesdunaren interesak eta oinarrizko eskubideak babesteko.
  • BEAZen administrazio-organoa Barne Informazio Sistema abian jartzeko ardura, bai eta datu pertsonalen tratamenduaren ardura ere.

    BEAZen administrazio-organoak administrazio kontseiluak / patronatuak / eskuordeko batzordeak  dauka Barne Informazio Sistema abian jartzeko ardura, bai eta datuen tratamenduaren ardura ere. Hori dela-eta, Barne Informazio Sistemaren ardura daukan organoari (BISOA) esleitzen dio Barne Informazio Sistemaren ardura.

    BISOAk egiteko hauek dauzka: datuak babesteko eskubideak erabiltzeko eskaerak kudeatzea eta ebaztea, eta alegazioak aurkeztea Datuak Babesteko Euskal Bulegoan segurtasun-urratzeak egon daitezkeenean eta salaketak aurkezten direnean. Horrela, interesdunen eskaeren kudeaketa eta kontroleko agintaritza eta erakundeekiko komunikazioak azkartuko dira.

  • Datuak eskuratzea:

    Barne Informazio Sistemako datuak honako hauek baino ezin dituzte eskuratu:

    • BISren organo arduraduneko (BISOA) pertsonek eta organo horrek barne informazio sistema kudeatzeko ahalmena eta ikerketa-espedienteak izapidetzeko ahalmena eskuordetzen dizkion pertsonak
    • BEAZen  datuak babesteko ordezkariak.
    • Giza baliabideen arduradunak, baina Bizkaiko Foru Aldundiaren enplegatu baten kontrako diziplina-neurriren bat ezarri behar denean soilik.
    • Zerbitzu juridikoen arduradunak, komunikazioan adierazitako gertaeren inguruan lege-neurririk ezarri behar izanez gero.
    • Kasu bakoitzean datuen tratamendurako izendatutako arduradunek.

    Barne informazio sistemaren aplikazioan jasotzen diren informazioen eta haien inguruko ikerketen erregistro-liburua dago (IBLn ezartzen diren baldintzak betetzeko). Liburu hori ez da publikoa. Liburu horretako erregistro bat edo erregistro baten atal bat honako kasu honetan baino ezin izango da eskuratu: prozedura judizial batean, agintaritza judizial eskudunaren zaintzapean, agintaritza horren autoa dela bide.

    Komunikazio batean datu pertsonalak badaude, hura aurkezten duenak eskubidea dauka nor den hirugarren pertsonei ez jakinarazteko. 2/2023 Legeak baimentzen duen kasuetan baino ezin da aditzera eman nor den informatzailea (2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteko dena).

    Datuen komunikazioa:

    Barne Informazio Sistemako datu pertsonalak hirugarrenei eman ahal izango zaizkie Bizkaiko Foru Aldundian neurri zuzentzaileak ezartzeko edo zehapen-prozedurak edo zigor-prozedurak izapidetzeko beharrezkoa denean.

    Barne informazio sistemak komunikazio anonimoak aurkezteko aukera eman behar du.

    Informatzaileak nor den aditzera ematen badu, horren berri agintaritza judizialari, Fiskaltzari edo administrazio-agintaritza eskudunari bakarrik eman ahal izango zaie zigor-ikerketa, diziplina-ikerketa edo zehapen-ikerketa baterako. Horrelakoetan, informatzaileak ematen dituen datu guztiak babestuko dira arauetan ezartzen den bezala.

    Informatzailea nor den inori adierazi aurretik berari azalduko zaio zer egingo den, baldin eta horrela ikerketa edo prozedura judiziala arriskuan jartzen ez bada. Agintaritza eskudunak idazki baten bidez azalduko dio zergatik ematen diren aditzera datu konfidentzialak.

  • Datu pertsonalak behar den zentzuzko aldian gordeko dira, 2/2023 Legean ezartzen dena betetzeko.

    • Datu pertsonalak ikerketa hastea erabaki arte gordeko dira.
    • Komunikaziotik 3 hilabete igaro ondoren ikerketa hasi ez bada, datuak ezabatuko dira. Sistemaren funtzionamendurako beharrezkoa denean baino ez dira gordeko. Kasu oso konplexuetan, datuak 3 hilabete gehiago gorde ahal izango dira gehienez.
    • Kasu hauetan datuak ezabatuko dira:
      • Ikerketarako beharrezkoak ez badira. Ikerketarako tratatuko ez diren kategoria bereziko datuak ere bai
      • Jakinarazten den jokabidea IBLn aipatzen ez bada.
      • Frogatzen bada ez direla egiazkoak.
      • Datuak egiazkoak ez izatea delitu penala bada; horrelakoetan, datuak prozedura judizialak irauten duen bitartean gordeko dira.
    • Jasotako informazioen eta barneko ikerketen erregistro-liburuko datuak ezin dira gorde 10 urte baino luzeago.
  • BEAZek Segurtasunaren Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskineko segurtasun-neurriak aplikatzen ditu.

  • BEAZen administrazio-organoak,, datuen tratamenduaren arduraduna den aldetik, datu pertsonalen tratamenduari ekin aurretik datuen babesaren gaineko eraginaren ebaluazioa (DBEE) egin du (DBEO, 35. art.). Izan ere, datu pertsonalen tratamenduak arriskuan ipini ahal ditu pertsona interesdunen eskubideak eta askatasunak.

    DBEEaren bidez:

    • Aztertu ahal izan da datuen tratamenduen segurtasunerako bermeak eta neurriak egokiak diren Barne Informazio Sistema kudeatzeko, eta sendotu ahal izan dira
    • Baliagarri dauden neurri teknikoekin eta antolaketa-neurriekin estali ezin den arriskuari aurre egin ahal izan zaio, Barne Informazio Sistema onetsi ahal izateko, DBEOren 35. artikuluan ezartzen denarekin bat etorriz eta IBLren bigarren xedapen iragankorreko 3 hilabeteko epealdia betetzeko.

    DBEEa honela egin da:

    • Tratamenduaren eragiketak eta xedeak deskribatu dira: pertsonen eta egingo diren eragiketen datuak eta identifikatzaileak, barne Informazio sisteman bilduko direnak, aztertu dira.
    • Datuak eta identifikatzaileak tratatzeko eragiketak beharrezkoak eta xedeen proportziozkoak direnez aztertu da.
    • Tratamendu-eragiketek interesdunentzat sortzen dituzten arriskuak identifikatuko dira, eta arrisku horiek ezabatzeko neurriak eta bermeak ezarriko dira, honako hauek batez ere: arriskuak izenordeen bitartez minimizatzea (DBEO, 25.2 art.) eta datuak zifratzea, beharrezkoa izanez gero (DBEO, 32.1 art.). Horrez gainera, datuak babesteko araudian (DBEO eta DBEDBLO) eta aplikatu beharreko sektoreko araudian ezartzen diren gainerako betebeharrak ere beteko dira.

Euskarri teknikoa

Euskarri teknikorik behar izatekotan, jarri gurekin harremanetan hemen

94 608 3566

Kontsultak gorabehera informatikoei buruz.

Neguko ordutegia:

Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:00etara.

Udako ordutegia (uztaila, abuztua eta irailaren 1etik 9ra)

Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.